20 apirila 2015

GURE ANTZERKIAK

Kaixo lagunok! 

Aste Santua aurretik antzerkia landu genuen gelan eta antzerkia lantzeko modurik hoberena antzeztea denez bi antzezlan prestatu genituen.


Hasi aurreko nerbioak

Asko entsaiatu ondoren emanaldia eskaini genien H.H., L.H.2., L.H.3. eta L.H.4. mailako umeei.
Primeran pasatu genuen eta antza denez, ikusleek ere asko disfrutatu zuten txalo zaparrada ederra oparitu baitziguten.


Txikienak saioa ikusteko irrikitan

 Zuek ere ikusi nahi badituzue intraneten eskegiko ditugu.

 ONDO  PASA!!!!